ESKUSOINU
ETA TRIKITIXA
TAILERRA

Urruñako tailerrean, eskusoinu eta trikitixen mantenu-lanak, konponketak eta akordatze-lanak egiten ditut. Anplifikaturik jo nahi duten musikarientzat, eskusoinuaren barnean mikrofono sistemak instalatzen ditut. Musika-tresnen alokairu zerbitzua proposatzen dut, eta bigarren eskuko instrumentuak saltzen ditut.

TAILERRA

Eskusoinu eta trikitixen salmenta eta alokatzea

Mattin Luku artisan luthier

Mattin Luku, eskusoinu eta trikitixa teknikaria

Ikasketak

Elektronika-ingeniaritza ikasi nuen Donostiako Eskola Politeknikoan.
Ondotik, lutier ikasketak egin ditut Frantzian, Le Mans-eko Institut Technologique Européen des Métiers de la Musique (ITEMM) eskolan, eskusoinu eta trikitixen espezializazioan.

Egonaldiak
Ikasketen baitan, egonaldi desberdinak egin ditut lutier esperimentatuen ondoan. Konponketa eta akordatzea lantzeko, besteak beste José María López (Acordeones Dumboa, Irun), eta Eric Callegari (Auch, Okzitania) izan ditut maisu. Fabrikazioan ere lan egin dut Antoine Errotaberea (Escamps, Okzitania) eta Jérémie Vanglabeke (Roanne, Frantzia) lutierrekin.